Ekonomia jasangarria izango du hizpide Mari Jose Aranguren katedratikoak

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 13a

Mari Jose Aranguren. (Hitza) Azkoitiko Parrokiak ekonomia jasangarriaren inguruko hitzaldia antolatu du gaurko, asteartea. Mari Jose Aranguren Deustoko Unibertsitateko Ekonomia katedratikoak eskainiko du solasaldia, Pertsona-Bizia-Lurra, Ekonomia jasangarria izenpean. 19:00etan hasiko da saioa, Elkargunean, eta antolatzaileek umeen zaintza zerbitzua eskainiko du hitzaldiak irauten duen bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide