Hilaren 19an hasiko dira Euskaraldirako txapak banatzen Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 12a

Hilaren 23tik abendura 3ra bitartean egingo duten Euskaraldia ariketa sozialerako prestaketa lanetan dabil Azkoitiko Euskara Mahaia, eta taldea datorren astean, hilaren 19an, hasiko da txapak banatzen. Euskaraldian Belarriprest eta Ahobizi izateko izena emanda dutenek lau eguntetan, astelehenetik ostegunera bitartean, izango dute txapak jasotzeko aukera, Torre Zuri erakustokian. Goizez, 12:00eetatik 13:00etara eta arratsaldez, 17:30etik 19:30era eskuratu ahal izango dira txapak. Euskaraldia.eus atarian ez ezik, Azkoitiko honako puntu hauetan eman daiteke izena Euskaraldirako: Elkargunea, Aizkibel liburutegia, anbulatorioa, Floreaga ikastetxea, Xabier Munibe Ikastola, Izarraitz Lanbide Heziketa, Azkoitia BHI, Txerloia futbol zelaia, Azkoitiko AEK, Bizkargi musika eskola, udaletxea, Plaza Ondo jubilatuen elkartea eta San Jose adinduen egoitza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide