Kanpai hotsak nagusi gaur, Azkoitiko San Martin auzoan

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 11

Usadioari jarraituz, gaur, San Martin eguna, kanpai hotsek hartu dute Azkoitiko San Martin auzoa. Goizean hasita, haur, gazte nahiz heldu, ehunka herritar izan dira auzo horretako baselizan kanpaia jotzen. Gainera, San Martingo ondaregunea zabalik izan da 11:00etatik 14:00etara bitartean, eta jendeak aprobetxatu du baseliza eta haren inguruak bisitatzeko. 12:00etan meza izan da, eta ondoren bisita gidatua ere bai, Juan Bautista Mendizabalek gidatuta; arratsaldean, 17:00etan, ere eskainiko du bisita, eta ondaregunea irekita izango da 16:00etatik 19:00etara bitartean. Gauera arte ez du etenik izango kanpaien festak. Hona hemen gaur eguerdiko irudien bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide