Bingen Zupiriak euskal kulturaz hitz egingo du Azkoitiko OstegunOn zikloan

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 9a

Bingen Zupiria (EiTB) Azkoitiko Ostegun On hitzaldi zikloaren barruan, Bingen Zupiriak hitzaldia eskainiko du hurrengo ostegunean, hilaren 15ean, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Hizkuntza Politikako sailburua euska kulturaren "beharraz" arituko da hizketan. Azkoitiko Elkargunean izango da solasaldia, 19:00etan hasita. Fisolofia eta Letretan lizentziatua, komunikazioari eta kazetaritzari lotutako ibilbide luzea du hernaniarrak. EiTBn hasi zuen ibilbidea, eta Jose Antonio Ardanza lehendakariaren komunikazio arduraduna izan zen gero; handik EiTBra itzuli zen, eta hango zuzendari izan zen 2008tik aurrera. 2012tik 2016ra, berriz, Deia egunkariaaren zuzendari izan zen. Azkoitiko EAJ alderdiak, Egi Azkoitiak eta Gazte Geroak elkarlanean antolatzen dute OstegunOn zikloa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide