Igor Zubeldia jokalari kuttun izendatu du Oñatiko Txantxiku Txuriurdinak peñak

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 8a

Igor Zubeldia Realeko futbolariak Oñatiko Txantxiku Txuriurdinak peñaren omenaldia jaso zuen atzo, talde horrek jokalari kuttun izendatu baitu azkoitiarra. Gaztelekuan egin zuten ekitaldia, eta bertaratutako lagunek futbolariarekin argazkiak ateratzeko aukera ere izan zuten. Zubeldiari ohorezko aurreskua egin zioten Onatzeko dantzariek, eta Lizasoren bertsoen ostean, txapela jantzi zion Xabier Ibarzabal peñako lehendakariak azkoitiarrari. Aloña taldeko banderatxoa ere eskuratu zuen futbolariak. Iñigo Martinez izan zen Txantxiku Txuriurdinak taldeko jokalari kuttuna Athleticera joan aurretik, eta haren talde aldaketa tarteko jaso du peñaren izendapena Zubeldiak. (Argazkiak: Reala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide