Hezkidetza ikasgai Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 7a

Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna lelo hartuta iritsi da Emakunderen Berdintasunerako Gunea autobus ibiltaria Azkoitira. Herriko ikastetxeetako ikasleek genero berdintasuna lantzeko eta hezkidetzaz sentsibilizatzeko hausnartzeko parada izango dute gaur eta bihar, haiei zuzendutako saioak eskainiko baitituzte bi egunetan. Xabier Munibe Ikastolako LHko 4. mailako ikasleek jaso dute lehenengo saioa, gaur (argazkian). Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira egitarau bana antolatu dute udalak eta Sostenipe talde feministak, eta Berdintasunerako Gunea autobusak zabaldu du udalak prestatutako egitaraua. Hemen ikus daiteke Azaroaren 25aren bueltan Azkoitian antolatu dituzten ekintzen informazio osoa. Argazkiak: Azkoitiko Udala

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide