Hezkuntza libreko Pestalozzi eskolako esperientziak izango dira hizpide ostiralean Azkoitiko Abaraxkan

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 7a

Ekuadorreko Pestalozzi hezigune librean bizitako esperientziak kontatuko ditu hango ikasle izandako Catalina Vesgak.

 
Hitzaldia iragartzeko kartela. Bizilore eskola aktiboak antolatuta, Pestalozziko bizipenak hitzaldia eskainiko dute ostiralean, azaroak 9, Azkoitiko Abaraxka tabernan, 18:30ean hasita. Bertan, Ekuadorreko Pestalozzi hezigune librean bizitako esperientziak kontatuko ditu hango ikasle izandako Catalina Vesgak. Eskola libreko bizipenen eta han jasotako irakaspenen berri emateaz gain, hezigune askea utzi ondoren eskola tradizionalean nola egokitu  zen kontatuko du Vesgak. Hitzaldia gazteleraz izango da, eta hizlariak gaztelaniaz egingo du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide