Beningo umeen aldeko zozketak badu zenbaki sariduna

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 7a

Beningo kaleko umeen aldeko zozketa egin du dagoeneko Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldeak, eta jakinarazi dutenez, 9.951 da zenbaki sariduna; ordezkoa, berriz, 2.332 zenbakia da. Zenbakiaren jabeak azaroaren 21era bitartean izango du saria jasotzeko aukera, eta horretarako 605 72 88 81 telefonora deitu behar du. Saridunak honako opari hauek jasoko ditu: Igor Zubeldia, Errealeko futbol jokalariaren kamiseta sinatuta, Jokin Altuna Altuna III –eskuz banakako egungo txapelduna– pilotariaren kamiseta sinatuta, Baskonia Saski-baloiko kamiseta historikoa (2010-11), jokalariek sinatuta, Migel Zubizarreta Bolante eta Maite Agirre Krispin herriko margolarien koadro bana, Joseba Jatetxean bi lagunentzat bazkaria edo afaria, Elikagune taldearen jakien saskia eta Xoxote artzain gazta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide