Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Andres festen atarian, helduen ohiko danborrada egingo dute Azkoitian. Aurten, hilaren 24an astinduko dituzte atabalak ehunka herritarrek, eta bi asteren faltan, danbor joleek hasi dituzte entseguak. Atzo, astelehena, elkartu ziren aurrenezko danborradan parte hartuko dutenak Gurea pilotalekuan, eta azaroaren 24an entzungo diren piezak prestatzen hasi ziren danbor eta barrika hotsekin. Astelehenetan, asteazlenetan eta larunbatetan egingo dituzte entseguak, 20:00etatik 21:00etara izango dira astelehenetako eta asteazkenetako saioak, eta 11:00etatik 12:00etara zapatuetakoak.