Esteban Antxustegi, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Adiskide Numerario

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 5a

Esteban Antxustegi, erdian, larunbatean. (Maxixatzen.eus) Esteban Antxustegi Igartua EHUko irakaslea eta ikertzailea Adiskide Numerario izendatu zuen larunbatean Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak. Identitatea, hiritartasuna eta kultura aniztasuna lekzioa eskaintzearekin batera sartu zen elkartean donostiarra, Intsausti jauregiko areto nagusian egin zuten ekitaldian. Filosofian eta Zuzenbidean lizentziaduna eta Filosofian doktorea da Antxustegi, eta irakasle eta ikertzaile gisa aritu da azken urteetan. Besteak beste, 150 liburu eta zientzia artikulu baino gehiago argitaratuta ditu.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide