Izaroren Azkoitiko kontzerturako sarrera guztiak agortu dira

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 30a

Izaro abeslariak kontzertua eskainiko du datorren hilaren 10ean, larunbatean, Azkoitiko Baztartxo antzokian, eta musikariak Instragrameko bere kontuan jakinarazi duenez, emanaldirako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko. Errefuxiatuen aldeko Azkoitiko Esku Bidez elkarteak antolatu du emanaldia, eta lortutako dirua Aita Mari itsasontziak Mediterraneo itsasoan erreskate lanetan aritzeko laguntzera bideratuko du. Horretarako, Izaroren kontzertuaz gain, Zuk dokumentala ere eskainiko dute, hilaren 9an. Elkargunean izango da saioa, 19:00etan hasita. Migrazio krisiari eta milaka lagunek sufritzen duten giza hondamendiari aurre egiteko lanean ari diren euskal boluntarioak dira ZUK dokumentalaren protagonistak. CEAR-Euskadi, Zaporeak, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Salvamento Maritimo Humanitario erakundeetako boluntarioen lanaren lau adibide jaso dituzte ikus-entzunezkoan. Sarrera hiru eurokoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide