Argindarraren kontsumoa nola murriztu jakiteko Argitu tailerra antolatu dute Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 29a

Azaroaren 14an egingo dute tailer praktikoa, Elkargunean, eta han parte hartzeko beharrezkoa da hilaren 12a baino lehen izena ematea

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azkoitiko Udalak argindarraren kontsumoari buruzko Argitu tailerra antolatu dute azaroaren 14rako, asteazkena, eta interesa dutenek hilaren 12a baino lehen eman dezakete izena, leire@laiacoop.eus helbidera idatzita edo 605 75 76 87 telefonora hots eginda. Bi erakundeek Gipuzkoa Argitu programaren barruan antolatu dute tailer praktikoa. Egitasmoan parte hartzen dutenek, elektrizitate kontsumoari buruzko datuak ezagutuko dituzte, ondoren "erabaki egokiak" hartzeko ahalmena izan dezaten. Izan ere, tailerraren helburua da herritarrek, "modu errazean", energiaren kontsumoa murriztea eta horren eraginkortasuna handitzea. Hilaren 14an, 18:30ean bilduko dira, Elkargunean, eta antolatzaileek adierazi dute han parte hartze hartu ahal izateko, derrigorrezkoa dela aurrez izena ematea, erakundeek jakin dezaten zenbat lagun bertaratuko diren. Egitasmoaren inguruko informazio gehiago, berriz, www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu helbidean lortu daiteke.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide