Ikastaroak eta hitzaldiak antolatu ditu Oreka Bioelkarteak datozen hilabeteetarako

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 29a

Azkoitiko Oreka Bioelkarteak hainbat ekintza antolatu du azarorako eta abendurako. Besteak beste, Ricardo Arriola sendagile homeopatak eta akupuntoreak eta Silvana Huegun dietistak hitzaldia eskainiko dute hilaren 9an, eta gaixotasun autoinmuneak zein minbiziak saihesteko digestio-aparatua zaintzeak duen garrantziaz arituko dira hizketan. Elkargunean izango da solasaldia, 18:30ean hasita. Horrez gain, sukaldaritza energetikoari buzuko tailerra antolatu du datozen asteetarako. "Eguneroko errezeta errazak" egiten ikasiko dute saioetan, baita landare proteinak haragi proteinei ordezkatzen ere. Horrez gain, barazki hartzituak eta kakaozko prestaketake osasungarriak izango dituzte hizpide. Azaroaren 15ean, 22an eta 27an izango dira saioak, 18:00etatik 20:00etara artean, Elkargunean. Silvana Huegun dietistak zuzenduko du ikastaroa, eta informazio osoa eskuratzeko eta izena emateko Oreka Bioelkartearen dendara joan eta 943-02 62 31 telefonora deitu daiteke. Azkenik, abenduaren 13an, Azukrearen gazi gozoak ikastaro praktikoa eskainiko du Huegunek. Elkargunean izango da saioa, 18:00etatik 21:00etara artean, eta azukrearekiko mendekotasunari nola aurre egin daitekeen azalduko du. Horretarako, izena eman behar da Oreka Bioelkartean edo 943-02 62 31 telefonoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide