XLV. Kontzejupeko Pilota Txapelketa hasiko da gaur Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 24a

Azkoitiko Oteiza pilota elkarteak XLV. Kontzejupeko Pilota Txapelketa hasiko du gaur, asteazkena. Ohi bezala, San Andres egunera bitartean, astez aste partidak jokatuko dituzte dozenaka pilotarik Kontzejupe pilotalekuan, eta gaur benjamin mutilek emango diote hasiera txapelketari. 17:15ean hasiko dira norgehiagokak, eta honako bikote hauek jokatuko dute: Peru Ibarmia-Lander Lasa / Oier Alberdi-Unax Irulegi; Erik Aristegi-Iker Garate / Mikel Alberdi-Aritz Aizpurua; Oier Juaristi-Urtzi Segurola / Araitz Arellano-Urko Sansebastian; Iker Beristain-Julen Etxaniz / Joanes Juaristi-Enaitz Bergado; Eneko Mera-Jon Larramendi / Xabat Sudupe-Pello Alkorta. Bihar, osteguna, berriz, umeen, kadeteen eta gazteen mailako mutilen txanda izango da. Orduan ere 17:15ean hasiko dira partidak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide