Bingen Zupiriak euskal kulturaren inguruko hitzaldia eskainiko du Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 24a

Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak azaroaren 15ean eskainiko du solasaldia, OstegunOn saioen barruan.

bingen Zupiria. (EiTB) Arantxa Tapiaren hitzaldiaren ondotik, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuaren solasaldia izango da Azkoitian, OstegunOn saioen barruan. Azaroaren 15ean, ostegunean, eskainiko du Zupiriak Euskal kulturaren beharra hitzaldia, Elkarguneko Oteiza aretoan, eta 19:00etan hasiko da saioa. Azkoitiko EAJ alderdiak, Gazte Geroak taldeak eta Azkoitiko EGI gazte erakundeak antolatu dute hitzaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide