Azkoitiko Plazaondo elkartean hartutako artxiboko irudia.
Azkoitiko Plazaondo jubilatuen elkarteak Zuzendaritza Batzordea aldatuko du 2019an. Hori dela eta, gaur egungo batzordeko kideak errelebo bila ari dira, eta horiek dei egin diete Plazaondoko gainerako kideei beren izena edo beste norbaitena hautagaitzarako proposa dezaten.
Gaur egungo Zuzendaritza Batzordeko kideek azaldu dutenez, Plazaondoko edozein bazkidek dauka zuzendaritzako kide izateko aukera. Horretarako, bere izena elkartearen bulegoan aurkeztu behar du, gero batzar orokorrean aukeratu ahal izateko. Orotara, hiru lagunek osatzen dute batzordeko zuzendaritza. Batzorde berriko kideek lau urtez bete beharko dute beren postua, eta arduradun bakoitzak egin behar jakin bat beteko du.