Katturen gurasoak eta Arnaldo Otegi. (Arnaldo Otegi)
Ramon Oñederra Kattu zenaren gurasoekin elkartu zen atzo, igandea, Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia. Azkoitian izan zen Otegi, eta hark Twitterren azaldu duenez, haiekin elkartzea "plazera eta ohorea" izan da berarentzat.
Honako hau da Otegik Twitterren idatzi duen txioa:
1983ko abenduaren 19an GALek hil zuen Ramon Oñederra Kattu errefuxiatu azkoitiarra; aurtengo abenduan hura hil zuteneko 35. urtemuga izango da.