'La novia del desierto' filma emango dute ostiralean. (Hitza)
Azkoitiko Zinetogram zine forum taldeak dagoeneko hasi du 2018-2019 ikasturtea. Hilaren 5ean,
Visages villages filmarekin hasi zuen taldeak sasoi berria, eta urtea amaitu bitartean beste lau filma eskainiko dituzte Baztartxo antzokian:
La novia del desierto (urriak 26),
Another day of life (azaroak 16),
Girl (abenduak 7) eta
Climax (abenduak 28).
Taldeak "indarberrituta" hasi du ikasturtea. Izan ere, kide berriak batu dira taldera, eta "betiko" ilusioaz gain, "bide berriak" ireki nahi dituzte hasi berri duten denboraldian. Besteak beste, filmak eman baino lehen horien aurkezpenak egingo dituzte taldeko kideek, eta taldearen jarduna zein filmare nondik-norakoak azalduko dizkie publikoari. Era berean, ikusleen iritzia jasotzeko asmoz, boto sistemarekin jarraituko dute aurten ere; ikusleei botoa emateko txarteltxoa emango diete emanaldi bakoitzean, eta saioaren amaieran puntuazioa emateko aukera izango dute horiek. Adierazi dutenez, joan den denboraldian
Brooke Out! filmak lortu zituen puntu gehien, eta gertu ibili zen
120 batterments per minute pelikula.
Zinetogramek herritar guztiak gonbidatu ditu Baztartxon nahiz Matadeixen antolatzen dituzten emanaldietan eta zikloetan parte hartzera. Taldearekin harremanetan jarri nahi duenak, berriz,
zinetogram@gmail.com helbidera idatz dezake.