Zurt tabernako pintxoak irabazi du Azkoitiko III. Zakelmari Pintxo Lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 21a

Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak antolatutako Azkoitia Egunaren barruan jokatu zen atzo pintxo lehiaketa

Atzo, larunbata, Herrixen merkatari elkarteak antolatutako Azkoitia Egunaren barruan, Azkoitiko III. Zakelmari Pintxo Lehiaketa jokatu zen. Azkoitiko zazpi tabernak hartu zuten parte: Tta-kun, Zurt, Latz, Koxka, Orbela, Etxe-Aitz eta Koxka. Piper berdea osagai nagusitzat hartuta prestatu zituzten pintxoak tabernariek. Hala, arratsaldean  tabernaz taberna pintxoak dastatzen ibili zen epaimahaia. Erabakia, ordea, ez zuten erraz hartu. Orbela (iazko pintxo lehiaketako irabazlea) eta Zurt puntutan berdinduta gelditu zirelako. Azkenean, ordea, Zurteko pintxoa erabaki zuten irabazlea izatea. Zurt tabernako pintxoa izan da irabazlea Herrixen merkatari elkarteak antolatutako III. Zakelmari ppintxo lehiaketan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide