Irudietan: Azkoitia Eguna, Herrixen merkatari elkarteak antolatuta

Nerea Uranga 2018ko urriaren 20a

Azkoitia Eguna ospatu dute gaur egun osoz, Herrixen merkatari elkarteak antolatuta. Azkoitiko bertako merkataritza sustatzeko asmoarekin hainbat ekintza antolatu du elkarteak: txu-txu trena ibili da herrian zehar; trikitilariak izan dira; tonbola antolatu dute merkatariek; haurrentzako puzgarriak izan dira Balda plazan eta jolasak herriko plazan. III. Zakelmari Pintxo Lehiaketa ere jokatuko da gaur, eta bertan zazpi tabernak (Tta-kun, Latz, Zurt, Koxka, Orbela, Errexil eta Etxe-Aitz) parte hartuko dute. Piper berdea osagai nagusi gisa hartuta prestatuko dituzte pintxoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide