Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea eta Arantxa Tapia Jaurlaritzako sailburua atzo Azkoitiko udaletxean. (Azkoitiko Udala)
Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak bilera egin zuen atzo, ostirala, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuarekin. Zubizarretak jakinarazi zion Tapiari Azkoitian agortuta dagoela lur industriala, eta horri irtenbidea emateko, Arau Subsidiarioak aldatzen ari diren honetan, Izarre Jandaloko lursailak birkalifikatzeko asmoa dutela. Horrez gain, Sprilurrek kudeatzen dituen Oinartxo industrialdeako pabilioiei irteera nola eman ere hitz egin zuten atzoko batzarrean. Zubizarretak esandakoak "kontuan" hartuko dituela adierazi zuen Tapiak, eta bere aldetik, bera buru den sailean lantzen ari direnaren berri eman zion Azkoitiko alkateari.