Zubiaurre igeri elkarteak batzar orokorra egingo du urriaren 25ean

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 18a

Bilkura Elkarguneko Oteiza aretoan izango da, 19:00etan hasita. Elkartearen gaineko informazioa eta hasi berri den ikasturtearen gaineko xehetasunak emango dituzte bilkuran.

Azkoitiko Zubiaurre igeri elkarteko zuzendaritzak batzar orokorra antolatu du urriaren 25erako, ostegunerako. 19:00etan izango da bilkura Elkarguneko Oteiza aretoan, eta bileran, besteak beste, elkarteari buruzko informazioa –balantze ekonomikoa, aurreikuspenak, egitasmoak...– emateaz gain, 2018-2019 ikasturteko plangintza aurkeztuko dute, hala nola egutegia, entrenamendu saioen nondik norakoak, araudia, txapelketak eta abar. Igeri elkarteko haurren eta gaztetxoen gurasoen kezkak eta zalantzak ere argituko dituzte batzarrean, eta Zubiaurreko kideek bilerara bertaratzeko deia egin die herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide