Martzillako gaztelua.
Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Nafarroako bi herri bisitatzeko irteera antolatu du azaroaren 7rako. Egun horretan, Milagro eta Martzilla herriak bisitatuko dituzte irteerara animatzen diren lagunek. Autobusa 08:00etan irtengo da Azkoititik, eta eguerdia bitartean herriak ikusi, hamaiketakoa egin eta bazkaltzeko tartea hartuko dute. Bazkal ostean, bingoan jolastuko dute eta nahi dutenek dantza egiteko aukera ere izango dute. Azkoitira 20:30ak aldera itzuliko dira.
Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, eta urriaren 30a da horretarako azken eguna. Plaza Ondo elkarteko bazkideek 38 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, berriz, 41 euro.