Euskaraldian izena emateko kutxak jarri dituzte Azkoitiko hainbat gunetan

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 17a

Azaroaren 23tik abenduraren 3ra bitartean egingo duten Euskaraldia ariketa sozialerako izena eman daiteke joan den hileaz geroztik euskaraldia.eus atarian, eta Azkoitiko hainbat puntutan ere jarri dituzte horretarako kutxak. Herritarrek hango eskuorriak bete beharko dituzte, eta, besteak beste, Ahobizi edo Belarriprest rolak hartuko dituzten zehaztu beharko dute. Euskaraldian izena ematen dutenek, txapa bat eraman beharko dute soinean, egitasmoak irauten duen bitartean. Hain zuzen ere, azaroaren 19tik 22ra bitartean banatuko dituzte txapak Torrezuri erakustokian, 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era bitartean. Honako leku hauetan jarri dituzte izena emateko kutxak: - Elkargunea - Aizkibel liburutegia - Anbulatorioa - Floreaga ikastetxea - Xabier Munibe ikastola - Izarraitz lanbide heziketa - Azkoitia BHI - Txerloia futbol zelaia - Azkoitiko AEK - Musika eskola - Udaletxea - Plaza Ondo jubilatuen elkartea - San Jose egoitza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide