Irudietan: Berrerabilitako diskoen eta liburuen azoka Azkoitian, bazterketa ekonomikoan daudenei laguntzeko

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 17a

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartearen eskutik, berrerabilitako diskoen eta liburuen azoka zabaldu dute gaur, asteazkena, Azkoitiko plazan. Herritarrek euskarazko eta gaztelaniazko ehunka liburu, cd eta binilo eskuratu ahal izango dituzte Torrezuri erakustokiaren aurrean jarri dituzten mahaietan, eta, era berean, bazterketa ekonomikoa bizi dutenei lagunduko diete. Izan ere, azoka solidarioa da Azkoitian jarri dutena, eta bildutako dirua pertsona horientzat bideratuko dute. 13:30eak arte egongo da zabalik azoka. Antolatzaileek adierazi dutenez, Euskal Herrian bakarrak dira kulturaren bidez bazterketa ekonomikoan daudenei laguntzen dietenak. Herriz herri egiten dituzte azokak, eta taldeak jakinarazi du abenduaren erdialdean berriz izango direla Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide