Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kaleako Elkartasun eta Kultur Elkarteak bigarren eskuko liburuen eta diskoen azoka antolatu du biharko, asteazkena. Azoka solidarioa izango da herriko plazan jarriko dutena, eta herritarrek ere izango dute etxean dituzten diskoak eta liburuak hara eramateko aukera. 09:30etik 13:30era bitartean egingo dute azoka, plazan.