Esteban Antxustegi Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko adiskide numerario izendatuko dute

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 15a

EHUko irakaslea eta ikertzailea da Antxustegi. Azaroaren 3an egingo dute adiskide izendatzeko ekitaldia, Azkoitiko Intsausti jauregian.

Azaroaren 3an, zapatua, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteako adiskide numerario izendatuko dute Esteban Antxustegi (Donostia, 1957) EHUko irakaslea eta ikertzailea. 12:00etan egingo dute ekitaldia Azkoitiko Intsausti jauregian, eta ondoren Joseba jatetxean bazkalduko dute.
Bazkarirako izen-ematea zabaldu dute, eta bertaratu nahi dutenek 649-12 48 20 telefonora deitu edo comisiongipuzkoa@bascongada.e.telefonica.net helbidera mezua idatzi beharko dute. Bazkaria 30 euro ordaindu beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide