Azkoitiko Floreaga ikastetxeak eta hango Guraso Elkarteak
Konfiantzaren pedagogiaren oinarriak: Guraso Eskolak hitzaldia antolatu dute hilaren 22rako. Rafael Cristobal medikuak, psikiatrak eta irakasleak Konfiantzaren pedagogia metologiaz hitz egingo du, eta aurtengo ikasturtean Guraso Eskoletan landuko dituzten gaiak aurkeztuko dituzte. Era berean, herritarrek pedagogiari buruz dituzten galderak argituko dituzte solasaldian.
Urriaren 22an, 17:30ean hasiko da doako hitzaldia, eta irekia izango da nahi duen guztientzako. Dena den, antolatzaileek azpimarratu dute seme-alabak Haur Hezkuntzan dituzten gurasoentzat aproposa izango dela saioa. Hitzaldiak irauten duen bitartean, gainera, umeen zaintza zerbitzua eskainiko dute ikastetxean, eta zerbitzua erabili nahi duenak hilaren 19ra artean eman behar du izena, ikastetxeko idazkaritzan. Informazio gehiago lortzeko,
floreaga@floreaga.eus helbidera idatzi edo 943-85 30 43 telefonora deitu daiteke.