Irudietan: Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerario izendatuko dute Jesus Alberdi

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 6a

Jesus Alberdi (Azkoitia, 1949) enpresari azkoitiarra Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerario izendatu dute gaur goizean, Azkoitiko Intsausti jauregian egin duten ekitaldian. Senide eta herritar ugari izan ditu ondoan Alberdik saioan, eta hainbat erakundetako ordezkariak ere bertaratu dira; besteak beste, han izan dira Adegi, Elkargi eta Confebask enpresarien elkarteetako, Hurkoa eta Joxe Mari Korta fundazioetako eta Azkoitiko Udaleko kideak. Ekitaldian, Gipuzkoako Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko buru Juan Bautista Mendizabalek  hartu du hitza, eta elkartean Alberdi bezalako "pertsona konprometituak" behar dituztela azpimarratu du. Alberdik ere esker oneko hitzak izan ditu ekitaldian, eta hura bukatutakoan, Zalduntxoen Azkoitia bisita gidatu du Mendizabalek. Patricio Echeverria S.A. eta Danona enpresetako zuzendaritzako kide izandakoa da Alberdi. Horrez gain, Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko idazkari orokorra izan zen 1977tik, baina 1983an EAEko SPRI taldeko zuzendari izendatu zuten. 2005az geroztik, Elkargi Elkarrekiko Garantia Elkarteko kontseilaria da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide