Reyes Azkoitia: "Galdu egin da frontoira arratsalde-pasa joateko tradizioa"

Gipuzkoako HItza 2018ko urriaren 5a

Pilota munduan asko ezaguna da Reyes Azkoitia. "Ahal beste" jokatu izan du frontoian, entrenatzaile lanetan aritu izan da gero, eta baita epaile ere. Erreleboa eskatu du bere gain hartu dituen arduretarako, baina ez da asko aldenduko frontoitik. Gipuzkoako Hitza egunkariak elkarrizketa egin dio azkoitiarrari.

Reyes Azkoitia. (Nerea Uranga) Frontoietan lanean jarduten dutenek sobera ezagutuko dute Reyes Azkoitia (Azkoitia, 1952). Pilotak erabat lotzen du jende asko, eta horietako bat da azkoitiarra. Azken hamarkadetako lana erakusgarri ona da, ordea, pilota ez dela frontoikoa bakarrik erakusteko. Azkoitiko Martirieta auzoan jaioa, zazpi anai-arrebaren artean seigarrena eta emakume bakarra. Baserrian hazia zara? Asko ez nintzen hazi, baina bai. Heldu, orduan, baserri munduan heldu al zinen? Bai. Bertako lanetik bizi zineten? Ni jaio nintzenean, bai; aita eta ama, bai. Anaiak, gero, haziz joan ziren heinean, tailerretan hasi ziren lanean. Emakumeak sarri ez dira lotzen baserriko lanarekin. Aurreiritzia al da hori? Jendeak esaten zidan majo mimatuta biziko nintzela etxean, beste sei mutilekin. Mimatuta? Bai zera! Baserriko lan dena egin behar izan dut nik. 11 urterekin bidali ninduten kalera, esnea banatzera. Goizez, lanera joaten nintzen, eta, arratsaldez, eskolara. Gogorra da hori. Hamar litroko esne marmitarekin ibiltzen nintzen; hartu eta laugarren solairuraino igotzen nintzen. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide