Euro School Net 2000 Europako sarearen batzarra egin dute Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 4a

Euro School Net 2000 egitasmoko kideak eta udaleko ordezkariak. (Azkoitiko Udala) Euro School Net 2000 Europako sarearen urteko batzarra egin dute gaur, Azkoitian. Europako hamar ikastetxetako hogeita hamar irakasle baino gehiago bildu dira goizean Intsausti jauregian, proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko eta bakoitzaren bizipenak partekatzeko. Sareko kide da, besteak beste, Azkoitia BHI ikastetxea –Lehen Urola Ikastola Azpeitia-Azkoitia BHI–, eta udalaren arabera, 1998az geroztik hango 800 ikasle izan dira Europako hainbat herrialdetan. Udalaren arabera, hirugarren urtez joan dira Azkoitira Euro School Net sareko ordezkariak. Azkenekoz, 2015ean egin zuten biltzarra Italia, Ingalaterra, Herbehereak, Alemania, Polonia, Estonia, Finlandia edota Espainiako 17 zentrotako ordezkariek. Gaurkoan, Javier Zubizarreta alkateak eta Marijose Arregi Hezkuntza zinegotziak harrera egin die Intsaustin bildutakoei, eta Zubizarrerak egitasmoaren garrantzia azpimarratu du: "Hizkuntzak dakizkiten gazteak nahi ditugu, irekiak, munduan zehar ibiltzeko arazorik ez dutenak, ekintzaileak. Eta horretarako, zuek bultzatzen dituzuen elkartrukeak oinarri-oinarrizkoak direlakoan nago", esan die ordezkariei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide