Elkargunean izango dira Anaitasunaren bilerak. (Anaitasuna)
Azkoitiko Anaitasuna futbol klubeko zuzendaritza batzordeak bilerak deitu ditu datozen asteetarako, taldeek hasi berri duten denboraldia jokalarien gurasoei aurkezteko asmoz.
Astelehenean, urriaren 8an, kimu mutilen gurasoekin elkartuko dira 18:30ean, eta ordubete beranduago, 19:30ean, infantilen eta kadeeten txanda izango da. Hilaren 16an, berriz, infantil eta kadete nesken eta jubenil mutilen gurasoekin egingo dituzte bilerak; 18:30ean, infantil eta kadeteen bilera hasiko da, eta 19:30ean, jubenilen gurasoei emango dizkiete azalpenak. Bilera guztiak Elkargunean izango dira.
Anaitasunak adierazi duenez, batzar horietan klubak jakinaraziko du 2018-2019 denboraldirako zer asmo dituen kirol arloari dagokionean. Bestelako informazioa ere emango dute, eta gurasoek zalantzak argitzeko aukera ere izango dute.