Soma Cult taldea. (Soma Cult)
Azkoitiko Zurt tabernan doako kontzertuak izango dira datorren ostiralean, hilaren 5ean, eta 23:00etan hasita, rap, rock zein pop doinuak entzun ahal izango dira, 2ZIO eta Soma Cult taldeen eskutik.
Azpeitiko, Azkoitiko eta Beasaingo (Gipuzkoa) hiru lagunek osatzen dute Soma Cult taldea: Julen Hidalgo azpeitiarrak, Jose Mari Unanue azkoitiarrak eta Joseba Gutierrez beasaindarrak, hain zuzen ere. Iaz jaio zen taldea, eta 60ko eta 90eko hamarkadadetako doinuak erreferentziatzat hartuta, psychodelia, popa eta grungea lantzen dituzte.
2ZIO, berriz, Urruñako (Lapurdi) taldea da, eta Odei Barrosok, Gorka Rodriguezek eta Jo Olaskoagak osatzen dute. Rap abestiak euskaraz egiten ditu 2ZIOk, eta 2010ean taldea sortu zutenetik, hiru disko dituzte kalean. Ostiraleko kontzertuan,
Orain eta hemen azken lana aurkeztuko dute.