Hilabeteren bueltan hasiko dira Azkoitiko Floreaga auzoan espaloia berritzen

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 28a

Izarraitz kalean egingo dituzte lanak. (Azkoitiko Udala) Azkoitiko Udalak Floreaga auzoko Izarraitz kaleko espaloia berrituko du, irisgarritasuna hobetzeko eta egungo araudia betetzeko asmoz. Udalak dagoeneko esleitu ditu lanak, eta Egurki S.L. enpresak egingo ditu obrak. Hilabeteren buruan hasiko dituzte 233.983,76 euroko aurrekontua duten lanek, eta bost hilabete iraungo dute. Horrez gain, auzoko irisgarritasuna hobetzeko alternatiben inguruko azterketa egitea erabaki zuen udalak uztailean, eta lanak LKS enpresari esleitu zizkion. Udalak orain jakinarazi du azterketa jasotzeko zain dagoela. Era berean, gogoratu du azken hilabeteetan beste hainbat lan egin dutela auzo horretan, besteak beste, bolatokia eta auzoko hiri-altzariak berritu baitituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide