Eman daiteke izena Azkoitiko Mintzalagun programan

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 20a

EK-ko kideak egitasmora batuko diren herritarren bila ari dira, eta dagoeneko eman daiteke izena euskara sustatzeko programan. Interesa dutenek 943-151 089 edo 943 857 175 telefonoetara deitu edo azkoitia@aek.eus zein euskara@azkoitia.eus helbidera idatz dezakete.

Iazko ikasturtean bidelagun izandako kideak omendu zituen ekainean Azkoitiko Udalak. (Azkoitiko Udala) Martxan da 2017-2018 ikasturteko Mintzalagun egitasmoa Azkoitian. AEK euskaltegiak zortzigarren urtez antolatu du Mintzalagun programa, Azkoitiko Udalarekin elkarlanean. Egitasmoaren sustatzaileek azaldu dutenez,  "indartsu" dator aurtengo ikasturtea, "urte hauetan guztietan izandako esperientzia eta giro ona lagun". Mintzalagun programa bidelariek eta bidelagunek osatzen dute. Bidelariak euren euskara hobetu nahi duten euskaldun berriak dira. Bidelagunak, aldiz, euskaldun berriei euskara erabiltzen laguntzen dieten euskaldun zaharrak dira. AEK-ko kideak egitasmora batuko diren herritarren bila ari dira, eta dagoeneko eman daiteke izena euskara sustatzeko programan. Interesa dutenek 943-151 089 edo 943 857 175 telefonoetara deitu edo azkoitia@aek.eus zein euskara@azkoitia.eus helbidera idatz dezakete. Azkoitiko mintzalagun programako bidelariek, euskaldun zaharrek, udaletxeko pleno aretoan omenaldi jendetsua jaso zuten joan zen ekainaren 28an. "Beren borondatez eta beren debora librean beste herritar batzuk euskaraz hitz egiteko pausoak eman ditzaten egiten duten lana aitortzeko eta eskertzeko festaren ondoren, egitasmoa sendo eta tinko datorrela esan dezakegu", adierazi dute Azkoitiko AEK euskaltegiko kideek. Uneotan, 39 lagunez osatutako 10 talde ari dira parte hartzen Azkoitiko Mintzalagun programan. Pertsona horiek guztiak ordubetez elkartzen dira euren euskara lotsarik gabe praktikatzeko eta dakitena hobetzeko.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide