Azkoitiko Um Blem Ble tabernarien elkarteak, ohi bezala, bi kontzertu antolatu ditu udazkenerako. Bata urriaren 27an izango da, eta Kaotiko taldeak herriko plazan emango du kontzertua; San Andres festen atarian izaten den kontzertua, berriz, Gatillazok eskainiko du aurten. Azaroaren 17an izango da emanaldi hori, herriko plazan.
Punk rocka egiten dute bi taldeek, eta ibilbide luzekoak dira haietako kide batzuk; Kaotiko 2000. urtean sortu zuten bost lagunek Agurainen (Araba), haietako batzuk urte luzez Kaos Etiliko taldean aritu ostean. Gatillazo taldea ere Agurainen sortu zen, 2004an. Evaristo abeslari ezaguna da taldeko burua, eta sei disko kaleratu dituzte 2005. urtetik.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide