Izaro (Mallabia, Bizkaia, 1993) musikariak kontzertua eskainiko du bere taldearekin Azkoitian. Udazkeneko biraren barruan egingo duen kontzertua izango da azaroaren 10ean Azkoitian emango duena. Baztartxo antzokian izango da haren kontzertua, 20:00etan hasita.
Izarok 2014an hasi zuen musika ibilbidea, eta bi urte beranduago
Om diskoa kaleratu zuen. Egun,
Eason bigarren diskoa aurkezten ari da, Iker Lauroba Alonso, Oriol Flores Arisa, Julen Barandiaran Blanco eta Garazi Esnaola Balerdi taldekideekin batera.
Ez da lehenengo aldia Izarok kontzertua ematen duela Azkoitian. Izan ere, iaz Elkargunean izan zen Ane Leuxekin batera, Gaztemaniaken eskutik.
Urola Kostako Hitzak Izarori egindako elkarrizketa irakur daiteke
lotura honetan.