Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Esnearen Ligak bilerak hasi ditu berriz Azkoitian, edoskitzearen inguruan hitz egiteko asmoz. Hilaren 5ean egin zuten lehenengoa herrian, eta urtea amaitzerako beste hiru batzar deitu ditu. Hain zuzen ere, urriaren 10ean, azaroaren 7an eta abenduaren 5ean elkartuko dira, Kultur Etxeko hirugarren solairuan. 10:00etan hasiko dira saioak, eta haurdun daudenek, haur jaiberria edo kozkortua dutenek edota edoskitzearen inguruan interesa dutenek parte hartu ahal izango dute.