49.284 sarrera erregistratu dituzte Azkoitiko igerileku irekietan, iaz baino gehiago

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 18a

Joan den igandean, irailaren 16an, itxi zituzten Azkoitiko Ugarte Igaraneko estali gabeko igerilekuak, ekainaren 8tik egunero zabalik izan ondoren. Amaiatu berri den denboraldiko datuak plazaratu ditu udalak, eta haren arabera, igerilekuak ekainaren 8an ateak zabaldu zituenetik, 49.284 sarrera erregistratu dituzte. Erakundeak jakinarazi duenez, egunik jendetsuena ekainaren 20a izan zen, 1.772 sarrerekin; aldiz, erabiltzaile gutxieneko eguna abuztuaren 24 izan zen. Sei sarrera besterik ez zituzten izan egun horretan. Aurten, iaz baino jende gehiago ibili dela adierazi du udalak. Izan ere, aurten, batazbeste 487,9 sarrera izan dituzte egunero, eta iaz baino 41 gehiago. Guztira, 101 egunez egon da zabalik igerilekua, eta horietatik 17 egunetan gainditu du %50eko okupazioa. Egun, Elkarguneak 3.484 bazkide dituela jakinarazi du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide