Gorka Larraña, ezkerrean, lehiaketako beste saridunekin. (Irungo Udala)
Irungo Udalak (Gipuzkoa) antolatzen duen Adour-Bidasoa pintura lehiaketan epaimahaiaren sari berezia jaso du Gorka Larrañaga artista azkoitiarrak. Teknika mistoaz egindako
Vestigium lanarengatik saritu dute Larrañaga, eta 500 euroko diru saria eta plaka bat irabazi ditu azkoitiarrak. Joan den ostiralean egin zuten sari banaketa Irungo Amaia kultur zentroan, eta erakusketa zabaldu zuten epaimahaiak aukeratutako 20 lanekin. Horien artean ikus daiteke azkoitiarrarena, urriaren 7ra bitartean.