Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Oreka bioelkarteak Urretxun dagoen Aikur erlezaintza gunera irteera antolatu du hilaren 22rako, larunbata. 10:00etatik 13:00etara, "erleen mundua" ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta erlategira joateko interesa dutenek Oreka bioelkartean eman dezakete izena.