Zozketaren antolatzaileak eta Igor Zubeldia Realeko jokalaria. Zubeldiaren kamiseta da saria osatzen duen oparietako bat. (Gazteak eta Garapena)
Aurten ere , Beningo kaleko umeen aldeko zozketa abiatu du Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldeak. Udazkenero antolatu ohi dute zozketa, eta horri esker irabazitako dirua Beningo Salestarrek Porto Novon eta Cotonoun kaleko umeen alde duten aterpera eta eskolara bideratuko dute. Euro batean jarri dituzte salgai Beningo umeen aldeko txartelak.
Zozketaren irabazleak sari bakarra baina potoloa eramango du etxera. Honako hau da saria: Igor Zubeldia, Errealeko futbol jokalariaren kamiseta sinatuta, Jokin Altuna
Altuna III –eskuz banakako egungo txapelduna– pilotariaren kamiseta sinatuta, Baskonia Saski-baloiko kamiseta historikoa (2010-11), jokalariek sinatuta, Migel Zubizarreta “Bolante” eta Maite Agirre “Krispin” herriko margolarien koadro bana, Joseba Jatetxean bi lagunentzat bazkaria edo afaria, Elikagune taldearen jakien saskia eta Xoxote artzain gazta.
Gauza horiek guztiak sari bakarrean emango dituzte. Otarrea Azkoitiko Kale Nagusian dago ikusgai. Zozketako zenbaki saritua azaroaren 5eko ONCEko zenbaki sarituaren azken lau zenbakiekin bat datorrena izango da.