Abendura arteko Zinema Bonoa eskuragarri dago Azkoitiko Baztartxo Antzokian

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 13a

Urte amaiera bitartean eskainiko dituzten bost filmetarako balio du bonoak, eta 15 euro ordaindu behar da.

Udako etenaldiaren ostean, asteburu honetan itzuliko da zinema denboraldia Azkoitira, eta dagoeneko eskuragarri daude abendura arteko Zinema Bonoak Baztartxo antzokian. Urte amaiera bitartean eskainiko dituzten bost filmetarako balio du bonoak, eta 15 euro ordaindu behar da. Bestelde, 30 eurotan 10 pelikula ikusi ahal izateko bonoa ere eskura daiteke Baztartxon. Bono hori urtarriletik abendura arte erabili ahalko da. Zine Bonoa aurrez dutenek abendura arte erabil dezakete. Bihar, irailak 14, Mamma mia: una y otra vez filmarekin estreinatuko dute cinema denboraldia Baztartxon.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide