Bidaia Tertuliak hasiko dira hilaren 21ean Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko ira. 10a, 11:58

Azkoitiko Bidaiariak taldeak antolatuta, Bidaia Tertuliak hasiko dituzte hurrengo ostiralean, hilaren 21ean. Hemezortzigarren urtez, inguruko bidaiariek munduan zehar izan dituzten bizipenak kontatuko dituzte solasaldietan. Guztira, lau hitzaldi eskainiko dituzte abendura bitartean, eta horietako bat Floreaga ikastetxeko On Bosco aretoan izango da aurten; gainontzekoak, ohi bezala, Kultur Etxean izango dira. Ikusi egitaraua, hemen:
  • Irailak 21, ostirala: Bizitzari bidaia (munduari buelta) hitzaldia, Irati Altzibar eta Beñat Konderekin, 19:30ean, Kultur Etxean.
  • Urriak 19, ostirala: Sri Lanka familian hitzaldia, Oier Saizar eta Ainhoa Errazurekin, 19:30ean, Kultur Etxean.
  • Azaroak 16, ostirala: Birmania hitzaldia, Maria Ruiz de Azuarekin eskutik, 19:30ean, Kultur Etxean.
  • Abenduak 14, ostirala: Zortzi Yukon, Iosu Iztueta eta Mattin Zeberiorekin, 19:30ean, Floreaga ikastetxeko On Bosco aretoan.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide