Txapelketako saridunak eta antolatzaileak. (Azkoitiko Udala)
Azkoitia Kricket taldeak eta Azkoitiko Udalak antolatuta, Azkoitiko VII. Kricket Txapelketa jokatu dute asteburuan, eta inguruko hainbat kricket talde lehiatu dira han. Hain zuzen ere, Azkoitiko, Azpeitiko, Aguraingo, Arrastateko, Eibarko, Ordiziako, Zumarragako eta Urretxuko taldeek hartu dute parte txapelketan, eta talde onenaren saria Saeed Chishti eta Moiz Khan Arrasateko taldekideek jaso dute. Dena den, eskualdeko taldeek eta jokalariek beste zenbait sari irabazi dituzte. Hain zuzen ere, bigarren talde onena Azpeitiak irabazi du, eta taldeko Irfan Tibik eta Waqar Alik jaso dute saria. Hirugarren postuan geratu da Azkoitia, eta hango taldeko Qadeerrek eta Shazabek eskuratu dituzte garaikurrak.
Horrez gain, txapelketako Jotzaile onenaren saria Waqar Ali azpeitiarrak irabazi du, eta Moiz Khan arrasatearrari Jaurtitzaile onenaren saria eman zioten.