Auto bat irauli zen atzo iluntzean Azkoitia eta Zumarraga artean

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 10a

Istripuaren eraginez, auto ilarak sortu ziren errepidean. (Hitza) Renault Megane markako auto batek istripua izan zuen atzo iluntzean Azkoitia eta Zumarragako GI-63161 errepidean, Aizpurutxo auzotik gertu. Ertzaintzak jakinarazi duenez, Azkoitirako bidean zihoan autoa errepidetik atera eta irauli egin zen 20:30 inguruan, baina ez zen zauriturik izan. Dena den, auto ilarak sortu ziren errepidean, eta Ertzaintzak zirkulazioa bideratu zuen autora bidetik kendu eta errepidea garbitu bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide