Zizuzkilgo Elbarrena auzoko festen atarian (Gipuzkoa), XI. kros mistoa jokatu zuten atzo, asteartea, 41 bikotek. Horien artean, Xeye atletismo taldeko Jone Zabaleta eta Pedro Muñoz azkoitiarra izan ziren helmugara iristen lehenengoak. Bikoteak 18 minutu eta 27 segundo behar izan zituen bost kilometroko ibilbidea osatzeko.
Argazkiak: Tolosesaldeko Ataria