70 ekitalditik gora izango dira Azkoitiko Herrikoloreak egunean

Urola Kostako Hitza 2018ko ira. 5a, 11:35

Saioak egingo dituzte guneen mapa. (Herrikoloreak) Gero eta gutxiago geratzen da Herrikoloreak egunerako Azkoitian, eta herriko kultur eta taldeen erakusleiho izango den egitasmoaren atarian, antolatzaileek jakinarazi dute egitarau osoa. Herrikoloreaken sortzaileek joan den maiatzean aurreratu zuten moduan, ekimenak modu kolektiboan plazaratuko dituzte hilaren 15ean, eta herriko hamazazpi gunetan banatuta, 70 ekitaldi baino gehiagok hartuko dute eguna. Hemen ikus daiteke Herrikoloreak egunaren egitarau zehatza:
PLAZA NAGUSIA 10:30. Herri-kirolak umeentzat, Herrisporten eskutik. 12:30. Harri jasotze eta azkoira erakustaldia, Goenatxo III.a eta Txikia IV.aren eskutik. 13:00. Os Gallardos taldearen kontzertua. 14:40. Delient taldearen kontzertua. 16:00. Irrien Lagunak. 16:30. Kaleko boulder eskalada txapelketa, eskalada taldearen eskutik. 18:00. Funkdamental taldearen kontzertua. 19:40. Dientes de Luna taldearen kontzertua. 21:20. Silence taldearen kontzertua. 23:10. Piztiak taldearen kontzertua. 00:50. Jotakie taldearen kontzertua. ETXEBELTZ 10:30. Ali, Ixkurre, Ainhoa Sudupe eta Intza Arakistainen margolan erakusketa. 10:30. Beris Txokondoren argazki eraksuketa. 11:00. Biodantza. 12:00. Bizkargi musika eta dantza eskolaren kontzertua. 12:45. Lizar taldearen kontzertua. 15:00. Juan Andres Unanueren kontzertua. 16:00. Pattaren kontzertua. 17:00. Rocio Larrañagaren kontzertua. 18:00. Passepartout taldearen kontzertua. 19:00. Nestor piano jotzailearen kontzertua. 20:00. Dunk taldearen kontzertua. 21:00. Zizel taldearen kontzertua. 22:00. Ane Juradoren kontzertua. 23:00. Galiano eta Cape disko jartzaileak. GOIKOLOSA 10:30. Tenis erakustaldia, Txerloia tenis klubaren eskutik. 11:30. Emakumea Pilotari partidak. 12:30. Kricket erakustaldia, herriko pilotariekin eta kricket jokalariekin. 17:00. Eskubaloi partida, Munoaundi eskubaloi taldearen eskutik. PLAZA NAGUSIKO ARKUPEAK 11:00. Xake txapelketa, Anaitasuna Kakute taldearen eskutik. 12:00. Mintzodromoa, AEKren eskutik. PLAZA BERRIA 12:00. Musika bandaren kontzertua. 13:00. Giza proba, Mendaroko giza proba taldearen eskutik. 14:00. Artisau postuak, herriko eta inguruko artisauen eskutik. 14:00. Sendabelarren tailerra. 15:15. Mangaixue Bike BTT martxa. ANDRA MARIAREN PARROKIA 11:30. Parrokiko abesbatzaren kontzertua organoarekin. BALDA PLAZA 11:00. Gimnasia erritmiko erakustaldia, Zubi-Berri Gimnastikaren eskutik. 12:00. Zumba erakustaldia. 13:00. Bizkargi musika eta dantza eskolaren dantza emanaldia. 15:30. Hartz taldearen kontzertua. 17:10. Slaktuis taldearen kontzertua. 18:50. Rodeo taldearen kontzertua. 19:30. Parkour erakustaldia, herriko parkour zaleen eskutik. 20:30. Trini Fox taldearen kontzertua. 22:10. K-Baret musikala, Bigoterik Gabea antzerki taldearen eskutik. 00:00. Uther taldearen kontzertua. 01:00. Baserriko ollaxkue labien taldearen kontzertua. KONTZEJUPEA 10:30. Pilota partidak, Oteiza pilota eskolaren eskutik. 11:30. Pilota partidak, herriko pilotarien eta cricket zaleen eskutik. BM SALTOKI AURREALDEA 17:00. Umeentzat ekintzak, Alai Batza aisiadi elkartearen eskutik. IKURRINAREN PLAZA 13:00. Paella lehiaketa herriko elkarte gastronomikoen artean. 15:00. Penalti solidarioa, Anaitasuna futbol taldearen eskutik. 15:00. Saski solidarioa, Iraurgi SBren eskutik. 16:30. Bingoa, Plaza Ondo jubilatuen elkartearen eskutik. 18:30. Hiru Txirlo bolo erakustaldia, Floreaga Bolo Elkartearen eskutik. ELIZ ATARIA 10:00. Argazki tourra, Ainara Garciarekin. 11:00. Tour historiko gidatua, Zakel Zaltuk taldearen eskutik. 11:00. Rally autoen erakustaldia, Errebueltie Eskudeixeren eskutik. 12:30. Iraurgi abesbatzaren kantaldia. UGARTE IGARAKO IGERILEKUAK 11:00. Igeriketa erronka azkoitiarren eta azpeitiarren artean, Zubiaurre elkartearen eskutik. TORRE ZURI ERAKUSTOKIA 10:00. Argazki tekniken erakusketa, Jon Andoni Martin Gonzalezen eskutik. (10:00-13:00 / 16:00-19:00) 10:00. Arte erakusketa, Gorka Larrañagaren eskutik. (10:00-13:00 / 16:00-19:00) 16:30. Julian Ruiz, Mikel Cagigal eta Juanan Zendoiaren argazki erakusketa. KALE NAGUSIAN 13:40. Bertsoak balkoitik, Erniarraitz bertsozale elkartearen eskutik. 16:00. Sormen tailer irekiak, Garazi sormen tailerraren eskutik. 17:00. Atletismoa denentzat, Ttipi-Ttapa elkartearen eta Xeye atletismo taldearen eskutik. KALEAN ZEHAR 11:00. Txistulariak, Txalkor txistulari taldearen eskutik. 11:00. Street Art-a klarionarekin, Estitxu Lukasen eskutik. 12:00. Trikitilariak. 14:00. Bertso poteoa Erniarraitz bertsozale elkartearen eskutik. 18:00. Batukada. AITA MADINABEITIA PLAZA (ELKARGUNEAREN ONDOKO PLAZA ) 22:00. Zer da Kultura? bideo emanaldia, Aitor Goenagaren eskutik. GAZTANENEA ONDOKO PARKEA 17:00. Zirkoa familian, Bizilore eskola aktiboaren eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide