Igor Zubeldia. (Ihintza Elustondo)
Igor Zubeldia futbolari azkoitiarra Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin arituko da. 2019an San Marinon (Italia) jokatuko den 21 urtez azpiko Eurokoparako sailkapen partida jokatzeko deialdian sartu du azkoitiarra Luis de la Fuente hautatzaileak. Datozen egunetan, lagunarteko bi partida jokatuko ditu azkoitiarrak Espainiako selekzioarekin, Cordoban (Andaluzia, Espainia) eta Albaceten (Gaztela-Mantxa, Espainia). Ostegunean, hilak 6, Cordoban jokatuko du Zubeldiak , eta Albania izango du parez pare, 20:00etan hasita. Irailaren 11n, aldiz, Ipar Irlandaren aurka jokatuko du, 18:45etik aurrera.