Azkoitiko Gaztanenea jauregian dagoen Hizkuntza Eskola Ofizialeko formakuntza zentroan laster ekingo diote 2018-19 ikasturteari, eta hango ikastaroetan parte hartzeko izena eman daiteke gaurtik aurrera. Ingelesa eta alemana ez ezik, frantsesa ere irakatsiko dute datorren ikasturtean, eta horietarako hilaren 19ko 13:00ak bitartean inskritatu daiteke.
Online egin behar da matrikula, Eibarko Hizkuntza Eskolaren webgunean:
www.eoieibarheo.hezkuntza.net. Aurreko ikasturtean, ingeleseko B1.1, B1.2 eta B2 eta alemaneko A1 mailak eskaini zituzten, eta aurten, horiez gain, alemaneko A2 eta fantseseko A1 mailak ere emango dituzte. Irailaren 26an eta 27an izango dira ikastaroen aurkezpenak, eta urriko lehen astean hasiko dira eskolak.
Ikastaroen inguruko informazio osoa Eibarko Hizkuntza Eskolan nahiz Azkoitiko Gaztanenea formakuntza zentroan lortu daiteke. Gaztaneneari dagokionez, astelehenetik ostegunera bitartean zabalik izango da, 15:30etik 20:30era artean, eta 943-54 16 50 telefonora deitu edo
gaztanenea@azkoitia.eus helbidera ere idatzi daiteke.
Ikusi ikastaroen ordutegiak, hemen: